EKAITZAREN ZIPRIZTINAK

EKAITZAREN ZIPRIZTINAK

978-84-9027-702-7 / 9788490277027
Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak
bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren
arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira
joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen
arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek
ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak.
Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna,
eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.
  • 13,00 €
  • No disponible temporalmente
  • Autor:
  • Editorial: Elkarlanean, S.L.
  • ISBN: 978-84-9027-702-7
  • EAN: 9788490277027
  • Año: 2019
  • Colección: LEKUKO
  • Encuadernación: Otros
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.