ARTE GARAIKIDEA?! HAURRENTZAKO GIDA. MOMA

ARTE GARAIKIDEA?! HAURRENTZAKO GIDA. MOMA

978-84-15042-34-1 / 9788415042341
Liburu erakargarria, irakurterraza eta irudi askoz hornitua, zortzi urteko umeei eta zaharragoei azken bost urteetako arte garaikide ikusgarria erakusteko.
New Yorkeko MoMA (Museum of Modern Art) museoaren arte funtsetatik abiatuta, liburu honen egileek arte lan berezien errepertorio kolorista eta anitza eskaintzen dute obren argazki ugariren laguntzarekin. Piezak, 70 bat, pintura eta eskultura ohikoak baino zerbait gehiago dira, argazkiak, ikus-entzunezkoak, performanceak, instalazioak eta arte objektuak eta tramankuluak ere bai baitauzkagu ikusgai eta aztergai, material harrigarriz eginak horietako asko.
Liburua, New Yorkeko museoaren gida ez ezik, esku-liburu bikaina da etxean edo eskolan irakurtzeko. Andy Warhol, Louise Bourgeois, Yves Klein, Joseph Beuys, Joan Fontcuberta edo Eduardo Chillida bezalako artisten lanak biltzen ditu.
Lana burutzeko, artisten biografia txikiak bildu dira azken orrialdeetan, eta, horrekin batera, arte terminologiaren glosario txiki bat eta baliabide elektroniko erabilgarrien zerrenda bat.
Nazioarteko arte garaikidea ezagutzeko gonbidapen polita, ume, guraso eta irakasleen gozagarri.
  • Envío en 3 días
  • Autores: ,
  • Editorial: NEREA
  • ISBN: 978-84-15042-34-1
  • EAN: 9788415042341
  • Año: 2012
  • Colección: < Genérica >
  • Nº páginas: 64
  • Traductor: EGIA LARRIANGA, MADDI
  • Encuadernación: Cartoné
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.