EGIARI ZOR

EGIARI ZOR

978-84-9746-893-0 / 9788497468930
?Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen?.

Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor.

ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko ?zerbait egin behar zen? leloak pizturik eraman du bizitza.

Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko.

Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz.

?Ez dezagun ahantz?.
  • Envío en 3 días
  • Autor:
  • Editorial: EREIN
  • ISBN: 978-84-9746-893-0
  • EAN: 9788497468930
  • Año: 2014
  • Colección: LEKUKO
  • Nº páginas: 336
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.