GLOBALIZAZIOAK ETA ERDI ARO BERRIA: DIFERENTZIEN ITZULERAZ
978-84-9109-152-3 / 9788491091523
Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala?) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.