ETXEA

ETXEA

978-84-7681-967-8 / 9788476819678
Mende luzeetan etxea izan da gure gizartearen oinarrizko erakundea, hainbesteraino non etxeak eman baitie izena herritarrei. Etxea, bizitokia izateaz gain, lantegia, hilerria eta erritu tokia ere izan da, laborari munduko bizitzaren ardatz.

Euskal Herriko etxeen arkitekturak ondare gaitza osatzen du baina, harrigarriki, aski ezezaguna da. Etxeak, ugari Kultur Ondare monumentu izendaturik ere, ez daude udalek eta gobernuek ongi nabarmentzen, iragartzen eta sustatzen dituzten ikusgarrien artean: elizak, ermitak, jauregiak, dorretxeak? alta, hauek guztiak baino askoz ondare zabalago eta herritarragoa eratzen dute.

Liburu honetan, etxearen historia azaltzeaz gain, beharrak, klimak, baliabideek eta arte estiloek sorturiko etxe eredu nabarmenenak erakusten dira, Herrian barna ikus daitezkeenak bereizten, ezagutzen eta ulertzen laguntzeko. Bai eta etxe izenen bidez ohartarazteko, bidenabar, eraikinak desberdinak badira ere, dagokien kultura ber-bera dela Zuberoatik Bizkaira eta Lapurditik Nafarroara: Euskararena.
  • Envío en 3 días

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.