LURRALDEA ETA HERRIA

LURRALDEA ETA HERRIA

«ZAZPIAK BAT». ATZO, GAUR, BIHAR

978-84-9172-035-5 / 9788491720355
Herri bat lurralde batean gorpuzten da, lurralde horretan eraikitzen da herriaren identitate kolektiboa eta kultura. Herritarrek hori defendatu nahi izaten dute, eta horretarako boterea hartzen dute, lurralde hori eta lurralde horretako kultura kudeatzeko. Hortik dator Estatua. Inguruko estatuen egarriaren ondorioz, herri baten lurraldea eta boterea mehatxatuta egon litezke, eta horrekin, kultura, hizkuntza eta identitatea.

Euskal Herriko lurraldearen kudeaketa, Gobernua, ez dago euskal herriaren esku, Nafarroako erresuma, historikoki sortu eta eratu zen eta beti bizirik dagoen Estatu propioa, konkistatu zutenetik. Boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea. Azken urte eta hamarkadetan areagotu da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan.

Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber, oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.
  • Envío en 3 días
  • Autor:
  • Editorial: PAMIELA ARGITALETXEA
  • ISBN: 978-84-9172-035-5
  • EAN: 9788491720355
  • Año: 2018
  • Colección: SAIO ETA TESTIGANTZA
  • Nº páginas: 272
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.