Besoak gurutzatuta gelditu edo zerbait egin; aspertu edo dibertitu. Jarrera kontua da azken batean. "Istorio bat" liburuko pertsonaien artean, bakar batek erabakitzen du denbora aprobetxatzea; besteek, berriz, nahiago dute egonean egon, egin behar duten lanaren zain egon. Honetaz eta hartaz ari diren bitartean, "Godoten esperoan" izenekoan bezalaxe, ez dira ohartzen beren laguna kolorez eta abenturaz beteriko mundu bat eraikitzen ari dela baliabide bakar batzuekin: lapitz batzuk eta mugarik gabeko irudimena.
Laugarren pareta hautsiz sormen-lanaren eta publikoaren arteko muga ikusezin hori, liburuaren barrenean zer dagoen ikus daiteke; Marianna Coppok modu efektistan eta harrigarrian garatzen du ideia hori gogoeta premiazko bat pizteko: konformismoa, apatia, segurtasun falta, ezezagunari diogun beldurra, eta, horren guztiaren aurrean, ekimena, ausardia eta norberaren eta gainerakoen mesedetan inguruan duguna hobetu nahia.
Azkenik, istorioa gutun modura ailegatuko da zain urduri dauden hartzaileegana; liburu honekin egileak irakurleen esku uzten duen presako gutuna gutun-azal modura ageri da azalean eta kontrazalean. "Istorio bat" umoreagatik ere nabarmentzen da, protagonistek duten elkarrizketa ia telegrafikoen freskuragatik, isiltasunaren eta zuriuneen tratamenduagatik, fantasia handitu ahala txikiagoak baitira.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.