Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela.
Raquel Alzate marrazkilariaren hitzetan Zoragarria da Artikoaren edertasunari Ana Mirallesen begietatik, haren trebezia artistikoaren eskutik so egin ahal izatea, kolore ñabardura miresgarriez betetzen baitu hango eremu zabal zuria. Begietarako opari bikaina da, halaber, trazua animalien bolumen eta forma errealistetara egokitzeko duen zehaztasuna, nola gorpuzten eta biziarazten dituen animaliak, gu baino are gizatiarrago egiten dituzten keinuez hornitzen. Alzatek adierazi duenez, fantasiarik eroenak bat egiten du espezie desberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin, eta narrazioan ikuspegi biak argi bereiz badaitezke ere, Emilioren maisutasunari esker bien uztarketak osotasun harmoniatsu bat sorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzen diren. Maitasuna, ikasteko grina eta askatasun nahia Artikoko abentura honetako zirrikitu izoztu guztietatik azaltzen zaizkigu, beti ere umore azkar eta ironikoaz lagundurik. Waluk sortako beste bi liburuki argitaratu dira: 'Waluk' (Astiberri, 2017) eta' Waluk 2. Bidaia Handia' (Astiberri, 2018).
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.