«Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bere ikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikarak uxatzeko, armairuko biztanleari aurre egitea erabakiko du. Biztanle arrotz hori ordea, loa galarazten diona, ez da hain gaiztoa Umore eta samurtasun handiko ipuina dugu hau, inondik ere. Horrek egin du klasiko.
Mende erdi eta gehiago dituzte irudiek, eta belaunaldiz belaunaldi liluratu gaituzte munduko irakurleok. Koloreztatuak dira, indar handikoak, eta beldurra ez baina maitasuna sortzen du munstro gizajoak. Berak ere izaten baititu lo-galdu batzuk...
«Amets Gaizto nire armairuan» guztiz egokia da oherakoan argia itzaltzen duteneko piztia izugarriak ikusten dituzten haurrentzat... eta baita helduentzat ere!
«Hona hemen klasiko baten berrargitarapena. Mercer Mayerren, estatubatuar idazle eta ilustratzaile emankorraren obra hau 1968an argitaratu zen lehenengo aldiz; irakurlea konturatuko da bere xarmaren puntu bat ere ez duela galdu.
Hitz gutxiko liburua daukagu hemen, baina oso ondo aukeratutako hitzak. Narratzailea protagonista bera da, gauean beldur den mutiko bat: bere armairuan Amets Gaizto bizi da. Lehenengo orrietan ikusten dugu umea ohean sartuta izuak hilda. Baina egun batean erabakitzen du munstroaz libratzea eta ilunpean, Amets Gaizto bere ohera gerturatzen denean, argia pizten du eta jostailuzko eskopetaz mehatxu egiten dio. Orduan ikusten dugu ondo munstroa: eskerga da, egia da, eta orban berdez zipriztindua, baina ume itxura dauka eta pertsona jatorraren itzelezko aurpegia. Munstroa maitagarria da eta bera da benetan beldurrez beteta dagoena.
Beldurraren beldurrez, munstroa hasten da negarrez ume txiki baten antzera eta protagonistak azkenik amore ematen du eta ohean sartzen du berarekin. Pozik daude biak ohean, eta lasai lokartuko dira, umeak jakin arren armairuan beste Amets Gaizto bat dagoela.
Beste hainbat liburutan egin duen bezala, egileak, liburu honetan, umorez eta ilustrazio xalo eta ederrez, hitz egiten digu beldurrak domestikatzeaz, ohean sartzeaz, beldurrei aurre egiteko adoreaz eta hain izugarriak ez diren izuen arrazoiez. Narrazio terapeutikoa eta aproposa beldurtiak diren umeentzat, eta baita beldurtiak ez direnentzat ere. Eta baita umeak ez direnentzat ere.»
Haur eta Gazte Literatura. Irakur Gida 2001, liburu oso gomendagarria, 30. orrialdea
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.