EUSKARAREN GARABIDEAK

EUSKARAREN GARABIDEAK

978-84-95589-35-4 / 9788495589354
Autoreak ikuspuntu ekonomiko batetik aldarrikatzen du ezen munduan izan diren eta diren hizkuntza guztientzako garabide sintaktikoak komunak direla, eta garabide horien zentroan ideien antolakuntza komunikatibo eraginkorra lortzeko gogoa dagoela, logika komunikatiboaren aldeko ibilaldian. Hizkuntza guztien aurreneko etapetan behar diskurtsibo handirik ez da egoten, eta horren isla izaten da hizkuntza estadio horretako adierazpideen sinpletasun ez-landua. Baina beharrak handitzen diren heinean baliabide sintaktiko ahaltsuagoak biziki eskertzen dira. Gaur eguneko Euskal Herrian behar diskurtsiboak handiak dira eta baliabide sintaktiko ahaltsuen behar horiek ezin dira saihestu. Zeren, hizkuntza batzuk garabide sintaktikoetan barrena luze ibiliak badira ere, beste batzuk abiapuntutik aski hurbil gelditu zaizkigu, eta euskararen kasuan gainera, ez da falta ibili den gutxia desibili nahi duenik. Jarrera erregresibo hori analisi desenfokatu baten ondorioa da, auziari perspektiba desegokian begiratzetik segitzen dena. Autorearen ustez beste edozein kontsiderazio normalizatzaileren aurretik euskararen sintaxia komunikatiboki garatu behar da, eta hauxe da euskalgintzak duen aurreneko arazoa.
  • Envío en 3 días
  • Autores: ,
  • Editorial: ALBERDANIA S.L.
  • ISBN: 978-84-95589-35-4
  • EAN: 9788495589354
  • Año: 2002
  • Colección: ZERBERRI
  • Nº páginas: 168
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.