JOSTAILUAK

JOSTAILUAK

978-84-9172-227-4 / 9788491722274
Neska-mutikoek nola beren zentzumenen, alderdi psikomotorraren eta adimenaren garapenerako, hala sozializazio eta ulermenerako erabili ohi dituzten objektuak biltzen ditu “Jostailuak” liburukiak: haurren txintxirrina eta pilota, esaterako, baina, horietaz gain, egurrezko piezak edo ipuinak ere tarteko dira. Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama “begia hezten” eta “belarria eztitzen” lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.

Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.

Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.

Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo leloa, enumerazioa…), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak…) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.

«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
  • Envío en 3 días
  • Autor:
  • Editorial: PAMIELA ARGITALETXEA
  • ISBN: 978-84-9172-227-4
  • EAN: 9788491722274
  • Año: 2021
  • Colección: ILARGIAN KULUNKANTARI
  • Nº páginas: 18
  • Traductor: OLASO BENGOA, XABIER
  • Ilustrador: VILLÁN SEOANE, ÓSCAR
  • Encuadernación: Cartoné
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

Otros libros del autor RUBIO HERRERO, ANTONIO

LIMOIA
LIMOIA
978-84-9172-367-7
FORMATO PAPEL
RUBIO HERRERO, ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
HAURTXOA
HAURTXOA
978-84-9172-289-2
FORMATO PAPEL
VILLÁN SEOANE, ÓSCAR, RUBIO HERRERO, ANTONIO
8,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
TXORIAK KANTARI
TXORIAK KANTARI
978-84-9172-290-8
FORMATO PAPEL
VILLÁN SEOANE, ÓSCAR, RUBIO HERRERO, ANTONIO
8,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
BEBÉ
BEBÉ
978-84-1343-163-5
FORMATO PAPEL
RUBIO, ANTONIO, RUBIO HERRERO, ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle

Otros libros de la colección ILARGIAN KULUNKANTARI

LIMOIA
LIMOIA
978-84-9172-367-7
FORMATO PAPEL
RUBIO HERRERO, ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
ARBOLA
ARBOLA
978-84-9172-346-2
FORMATO PAPEL
RUBIO,ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
BIDAIAK
BIDAIAK
978-84-9172-226-7
FORMATO PAPEL
RUBIO HERRERO, ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle
ANIMALIAK
ANIMALIAK
978-84-9172-122-2
FORMATO PAPEL
RUBIO HERRERO, ANTONIO
9,50 €
Envío en 3 días
+ detalle

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.