XIRIMIRI

XIRIMIRI

978-84-9172-265-6 / 9788491722656
Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» album ilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualista honen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik eta elkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin.

Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinu eta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzia nabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonista bakoitza bokal batekin loturik.

Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarrea eragiten du, borobila da.
  • Envío en 3 días

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.