ESATEN EZ DEN GUZTIAN

ESATEN EZ DEN GUZTIAN

978-84-9172-281-6 / 9788491722816
Esaten ez den guztian liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak: biziko badira errotzen lanak dituzten turista, bisitari, aberats eta komertzialek, gerran atxilotuak; finean, kultura, hizkuntza eta gizarte-maila anitzeko pertsonaiak. Eta azken ipuinerako bere maletetan eraman eta ekartzen dute bere ondasun guztia, edo bere bizi-puskak, nonbait atseden emango dien eserleku batean berekin izango dituztelakoan.

Izaskun Etxeberriaren herria ez da Euskal Herriko sakan edo sakon mitologiko horietakoa, non dena amaitu ostean ere dena bertan geratzen omen den, non malkoak ibaietara doazen, eta hezurrak lurra asetzera. Izan ere, egileak ez du gizakien aberria erakusten baizik eta beraien egonarria, diren tokian direla.

Egia, "esaten ez den guztian", gogoan da, bizia da, errealitatea da, erreala da. Egia, "esaten ez den guztian" anitza da; eta, gainera, egia da.

TERE IRASTORTZA GARMENDIA
  • Envío en 3 días
  • Autor:
  • Editorial: PAMIELA ARGITALETXEA
  • ISBN: 978-84-9172-281-6
  • EAN: 9788491722816
  • Año: 2022
  • Colección: KONDAGINTZA
  • Nº páginas: 176
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.