TXOKOMATES

TXOKOMATES

TXOKOLATE ZAPOREKO MATE LABORATEGIA

978-84-124594-3-2 / 9788412459432
Filosofia esperientziala eta manipulazio-dinamika batzuen bitartez ondo pasa dezakegu; matematikez sentitzen, gozatzen eta partekatzen ere bai. Liburu
honetan, Ana Santiagok eta Lurdes Ulaziak, jolas eta dinamika batzuen bidez,
ikertzeko aukera proposatzen digute eta horrela ondorio matematikoak,
geometrikoak eta algebraikoak ateratzeko gai izango gara.
Manipulazio-jolasak eraikitzeko material xume eta birziklatuak erabiliko
ditugu, edozeinen eskura daudela. Gorputza erabiliko dugu zenbaki osoak
ulertzeko; aljebra ikasi ahal izateko berriz, kartoizko edo egurrezko piezak
eraikiko ditugu edo tapoi bilduma erabiliko dugu.
Matematikak algoritmoak eta kalkuluak baino zerbait gehiago dira, hizkuntza
bat da, mundua ulertzeko modu bat, eta liburu hau bidaia bikaina da, batez
ere bigarren hezkuntzaren eskola-curriculumean; baina lehen hezkuntzako
eskola-curriculumean ere bai. Liburu hau matematikekin jolastu nahi duen
edonorentzat baliagarria izan daiteke; matematikak dastatu nahi dituen eta
txokolate-zaporea duela jakin nahi duen edonorentzat ere bai.
  • Envío en 3 días

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.