Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da; orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak.
Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den.
Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai, beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain memoriarik gabe ez dago bizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere, gaurko jendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gako izan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitatea trinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateak ohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Gure garaiko gizarte teknologikoan ere bai.
Herri-kulturari buruzko lanek, maiz, esplizituki egin ohi duten ekarpenaz gain, loturan daudekeen jakintzak ere atxiki ohi dituzte. Liburu hau horietarikoa da.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.