ITSASO GAZIAREN BALADA BAT

ITSASO GAZIAREN BALADA BAT

PRATT, HUGO

978-84-10332-13-3 / 9788410332133

Sinopsis de ITSASO GAZIAREN BALADA BAT:

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko? Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean? Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute susmatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere.

Astiberrik euskaraz argitaratu du 'Itsaso gaziaren balada bat', Corto Maltese pertsonaia mundu osoan ezagutarazi zuen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari entzutetsuarena. Serie hau gaurkotasun handikoa da beti, eta orain beste serie bat dago aurreprodukzio-fasean, Rainbow estudio italiarrarekin sinatuta; kasu honetan, irudi errealen bidez egina.
  • Envío en 3 días
  • Autor: PRATT, HUGO
  • Editorial: ASTIBERRI EDICIONES
  • ISBN: 978-84-10332-13-3
  • EAN: 9788410332133
  • Año: 2024
  • Colección: < Genérica >
  • Nº páginas: 176
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.