Hernani 1936-2006 proiektuaren fruitu da liburu hau; Hernaniko udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Sailaren laguntzei esker sortua, EHUko Gaur Egungo Historia sailarekin hitzartutako lankidetzan gauzaturikoa. Urteetan egindako zorra genuen duela 70 urte, 1936ko udazkenean Hernanin hil edota hobiratu zituztenekin eta haien desagerpenaren samintasuna isilean, sarritan ezkutuan, malkoak erakutsi gabe luzaroan bizi beharra izan duten ahaide eta lagunekin. Errepublika demokratikoaren aurka 1936ko uztailaren 18an altxatu zirenek berrehunen bat lagun fusilatu edota lurperatu zituzten Hernanin, izenik gabe, epaiketarik gabe, inolako errukirik gabe. Eta orduan desagertutakoak ez dira ageri izan diktadurako urte luzeetan, ez zitzaien hilobi duin bat eskaini, are gehiago, amnesian oinarritu nahi izan zen demokrazia berria, eta oraintsura arte omenaldi bakan batzuk besterik ez zaie eskaini frankistek betiko ahanzturara kondenatu nahi izan zituztenei. Zor hori kitatu beharra genuen, eta memoria eta duintasuna berreskuratu. Ahalegin horretan egindako ikerketa da.
Liburua ez da izan proiektuaren emaitza bakarra. EITB eta Aranzadi Zientzi Elkartearekin batera egin da Udazkena oraindik. Memoria de la Guerra Civil en Hernani dokumentala. Horrez gainera, fusilatzeen 70. urteurrena ospatu zen 2006ko azaroaren 8an, Hernaniko kanposantuko sarreran, Gerra Zibilak Euskal Herrian odolez zikindurik utzi dituen tokirik gogoratuenean. Ekitaldi instituzionala izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako eta Hernaniko goi-agintariak egon ziren bertan, 70 urte lehenago fusilatu zituzten euskaldunen hainbat senide eta lagunekin batera. 1936an frankistek hil eta desagerrarazi zituzten guztiak gogoan, haien omenez egin zen ekitaldia eta liburu hau.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.