Liburu honetan Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko Sariaetako testu irabazleak biltzen dira. Hauexek antzerki testuen tituluak eta egileak:
'Eztenbako trikuak' Galder Perez
'Xake jokalariak' Javier Cillero
'Sexua.org.asmoa' Kepa Gallego
'Krotos 2.0' Galder Perez
'Joetuta' Aizpea Goenaga
'Morriston eta Gartzia' Jon Urraza
'Auzoa' Patrizia Muñoz
'Herio heroi' Oier Guillan
'Piztu gabeko zigarroak' Xabier López
'Azken neuronen heriotza' Pako Aristi
Sari bat. Gutxienez sari bat eskaintzea balizko egileari. Izen ponposo xamar bat: ?CAFÉ BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO GIDOIEN SARIA batek daki zenbatgarren edizioa?. Diru apur bat, titular batzuk komunikabideetan, testuaren argitarapena, webean sikera ere eta, horren ondorioz, antzezlana ezagutua eta, hau bai benetako saria, antzeztua izateko aukera gehiago edukitzea. Esan dezagun bide batez, aukera hau, batzutan, gauzatu egin dela, saritutako lanetatik batzuk muntatu eta zirkuitatu izan direlako.
Hau guztiau izan da Sari hauen asmoa, 8 urte-edizio hauetan zehar. Zortzi edizio eta 18 antzezlan sarituta, euskaraz eta gazteleraz. Eta batzutan antzezlanaren nolabaiteko muntaketa ere egin dugu, gidoiaren irakurketa "dramatizatua" antolatu baitugu ?Bilboki? izeneko antzerki programazioaren barruan, Café Bar Bilbaok antolatua hau ere.
2011 urte honetan Café Bar Bilbaok 100 urte betetzen ditu, eta lehenengo mendeurren hau ospatzeko hainbat ekitaldi gastronomiko-ludiko-kultural antolatzea pentsatu dugu. Eta horien artean Sari hauei beste plus eta disdira bat ematea, hau da, interneten bakarrik ez, antzezlan sarituak liburu ?analogiko?an argitaratzea. Mikel Martínezen hitzaurretik hartuta.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias, en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Si continúas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Puedes configurar o rechazar la utilización de cookies u obtener más información aquí
Más información sobre el uso de "cookies" y sus opciones de privacidad
Este sitio web utiliza cookies tanto propias como de terceros para recabar y tratar su información con las finalidades que se detallan a continuación en el panel de configuración.
A través del mismo, puede aceptar o rechazar de forma diferenciada el uso de cookies, que están clasificadas en función del servicio. En cada uno de ellos encontrará información adicional sobre sus cookies. Puede encontrar más información en la Política de cookies.
Estrictamente necesarias (técnicas):
Se usan para actividades que son estrictamente necesarias para gestionar o prestar el servicio que usted nos ha solicitado y, por tanto, no exigen su consentimiento.
Google Analytics
Google Analytics es una herramienta de analítica web de la empresa Google. Ofrece información agrupada del tráfico que llega a los sitios web según la audiencia, la adquisición, el comportamiento y las conversiones que se llevan a cabo en el sitio web. Es una herramienta utilizada en marketing digital.