ETNOLOGIAREN NOZIO GILTZARRIAK. AZTERKETAK ETA TESTUAK

ETNOLOGIAREN NOZIO GILTZARRIAK. AZTERKETAK ETA TESTUAK

978-84-9860-569-3 / 9788498605693
Liburu hau ezinbesteko erreferentzia bihurtu da urte gutxian jakintza-arlo honetarako sarbide gisa. Etnologia ezagutzen hasi nahi dutenei zuzenduta dago, eta bereziki gizarte-zientzietako ikasleei. Jakintza-arlo honen metodoak eta funtsezko kontzeptuak aztertzen dira liburuan, bai eta paradigma nagusiak (eboluzionismotik estrukturalismora) eta ikerkuntza-eremuak ere (ahaidetasuna, ekonomia, politika, erlijioa?). Aztergai horietako bakoitza labur aurkezten da, eta antropologia frantses, britainiar, amerikar edo alemaneko autore esanguratsuenen lanetatik hartutako zatiz osatzen, hasi guraso fundatzaileetatik (Morgan, Tylor, Boas edo Mauss) eta garaikideetaraino (Lévi-Strauss, Malandier, Sahlins edo Geertz). Etnologiaren nozio giltzarriak tresna pedagogiko bat da, autoreei berei ematen die hitza, eta haien lanak kritikoki irakurtzeko prestatzen du ikaslea, jakintza-arlo honen historian izan diren eztabaiden konplexutasuna erakutsiz betiere.
  • Envío en 3 días

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.