VOCABULARIO DE VASCUENCE

VOCABULARIO DE VASCUENCE

978-84-88669-32-2 / 9788488669322
Azken garai hauetako Entziklopedia eta Hiztegi ugaritzea dela eta ez litzateke harrigarria gizon arrunta galduxea bezala aurkitzea, eta edonork pentsatzea ?beste bat gehiago, baina ez al ditugu dagoeneko aski?? Eta erantzuna, dudarik gabe, ezezkoa da, gehiago eta hobeak falta baitzaizkigu. Ditugunetatik, noski, batzuk beharrezkoak izan ziren une zehatz batean eta behar berezi batzuei erantzunez sortu eta moldatuak, jakina; besteak ere halaberetsu, baina horietatik zein gainditua edo zaharkitua, eta zein amaigabea aurkitzen da, eta denak hobe litezkeenak dira.

Hortarako nahi eta nahiezkoa dugu gure aitzindariek arreta eta pazientzia handiz bildutako altxorrak kontutan edukitzea. Eta Iztuetarena da horietakoa, ez baitira ahanzteko Mitxelenak idatzitako hitzok: Así Iztueta, a pesar de su gupuzcoanismo, fue asiduo recolector de voces y frases vizcainas ñde ello da fe su diccionario manuscrito aún inéditoñ y no desconocía, al menos indirectamente, el labortano.

Ez soilik bide zeharka, zuzenean ere bai, Lapurdin desterratua egon baitzen gure Iztueta, eta Axular ere hiztegian aipatzen baitigu. Bere lana egiten omen zuen, Aizkibelek zioenez, (con) mucho esmero, y lealtad, o veracidad, alegia, zehaztasun handiz. Idatzi zahar-berri honetan izango dute aurrerantzean, bai hiztegigileek, bai euskal idazleek, bai itzultzaileek, bai eta euskarazale arruntek zer ikas eta zer dasta.
  • 12,00 €
  • No disponible temporalmente
  • Autores: ,
  • Editorial: ALBERDANIA S.L.
  • ISBN: 978-84-88669-32-2
  • EAN: 9788488669322
  • Año: 2011
  • Colección: SIN COLECCION
  • Nº páginas: 232
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.