ARNAUT ABADIAREN ZOO ILOGIKOA

ARNAUT ABADIAREN ZOO ILOGIKOA

978-84-7681-702-5 / 9788476817025
Arnaut Abadia jaun kalonjea (Bithiriña, 1843; Beloke, 1916) munta handiko gizona dugu Ipar Euskal Herriko historian. Larresoroko Seminarioko zuzendaria izan zen ia berrogei bat urtez, eta, halaber, Eskualduna astekariko Laborarier sailaren ardura eduki zuen 1892-1908 tartean. Zazpi ehunetik gora zutabe plazaratu zituen bertan laborarientzat, eta gure zientzia-dibulgazioaren lehen orduko aurrendari urregorrikoa bilakatu zen, idazle bikain eta oparoa izateaz gainera.
Halandaze, egileak ahanzturaren hauts artetik erreskatatu gura izan du Arnaut Abadia klasiko ezezaguna: berrogeita bost zutabe antologiko bildu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogiko honetan, laborarien munduko animaliei buruzkoak, Asiskoren marrazkiz egoki hornituak. Horretaz gain, Abadia eta garaia behar bezala testuinguratze aldera, sarrera ezinago mamitsua ondu du Kepa Altonagak, ohi duen modura.
Arnaut Abadiaren testuok, xumeak baina pitxiak diren heinean, gure behialako letretako lekukotasun aparta dira, eta bai oso interesgarriak gaurko irakurlearentzat ere.
  • 21,00 €
  • No disponible temporalmente
  • Autor:
  • Editorial: PAMIELA EDITORIAL
  • ISBN: 978-84-7681-702-5
  • EAN: 9788476817025
  • Año: 2011
  • Colección: SAIO ETA TESTIGANTZA
  • Nº páginas: 200
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.