LORATEGI BELDURGARRIAK

LORATEGI BELDURGARRIAK

978-84-9746-140-5 / 9788497461405
Lorategi beldurgarriak Frantzian azken berrogei asteetan gehien saldu diren liburuetako bat da, ahoz aho zabaldu den gertaera baten emaitza. Michel Quintek, biografia kutsu handia duen lan honetan -haren aita eta aitona soldadu izan ziren XX. mendeko bi gerra handietan- gure kontzientziaren erdi-erdian jotzen du, sen primarioenak dauden lekuan, onaren eta gaizkiaren ideiak, eta, horren ondorioz, gure jokamoldea, zehazten diren gune horretan.Oroitzapenari eta memoriari, eta barreak eta umoreak beldurraren eta etsipenaren aurka duten ahalmen harrigarriari eskainitako omenaldi batean, kontalariak bere aitaren zaletasun bitxiak -pailazoz jantzi, edozein eratako haur jaietan antzezpen tristeak egiteko- lotsatutako haur baten bizikizunekin hasten du bere istorioa. Urte batzuk geroago, haurra mutil gaztea denean, osabak aitaren jokamolde bitxiaren benetako arrazoiak azalduko dizkio. Une horretan, irakurlea arnasarik gabe uzten duen indarra hartzen du kontakizunak, kontakizunaren trinkotasunak eta laburtasunak areagotzen duten indarra.
  • 9,60 €
  • No disponible temporalmente
  • Autor:
  • Editorial: EREIN
  • ISBN: 978-84-9746-140-5
  • EAN: 9788497461405
  • Año: 2012
  • Colección: OROIMENEAN BARRENA
  • Nº páginas: 64
  • Traductor: ZABALETA, JOSU
  • Encuadernación: Bolsillo
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.