Rock'n'roll

Rock'n'roll

9788497837804 / libro digital
Familia bat oporretan, Mediterraneo aldean; halako batean, amatxi gaixotu eta bat-batean hil zaie; gorpuaren garraio garestiari itzurtzeko, amatxiren hilotza kanpin-dendan bildu, maletategian sartu eta bueltako bidea hartu dute berehala; baina, hirira iristear eta restop batean daudela, autoko traste guztiak lapurtu dizkiete, kanpin-denda eta bere barrukoa barne... Txistea dirudi, edo ugaltzen ari diren leienda urbano horietako bat, baina ez: istorio poliziako baten hasiera besterik ez da hori, katramilaz beteko dena eta irakurlea ustekabez ustekabe eramango duena. Egundoko nobela da Rock?n?Roll, halako kontakizun batek behar dituen dohain eta osagai guztiak dituena: azken hari-muturreraino jositako trama, milimetrikoki neurtua; pertsonaien psikologia sinesgarria, xehetasun guztietan zaindua; gizarte oso baten eta garai baten erretratu zorrotz eta zehatza; umore alu eta zitala, bazterrak oro ugertzen dituena; estilo sendo bezain ederra, pasarte bakoitzari zukua ateratzen diona... Luze segi genezake loreekin; laudorio guztien gainetik, ordea, egiazko arte-lanek izaten duten sentimenduen biluztasuna nagusitzen zaigu: betiko koadrilaren idealizazioaren porrota eta interesen borroka, sexuaren bilaketa etsi eta etsikaitza, nor bere inguruan arrotz eta baztertu sentitzea, bikotekideen arteko harreman beti konplexuak... Edu Saragueta kazetari protagonistak galtzaile erabateko bezain tipikoa irudi lezake: itxuraz ziniko eta alkoholikoa, sakonean samur eta injenuoa... Hala ere, Epaltzak asmatu du bere pertsonaia maila bat gorago eramaten, haren deskalabru ugariak eta pozaldi laburrak irakurleak bere egiteraino.
  • Autor:
  • Editorial: Elkar
  • ISBN: 9788497837804
  • EAN: 9788497837804
  • Año: 2009
  • Formato: EPUB
  • DRM: DRM de Adobe
  • NO Permite hacer una copia en papel de una parte del libro
    NO Permite hacer una copia digital de una parte del libro
    Permite compartir a través de múltiples dispositivos: hasta 0

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.