Madame bovary

Madame bovary

9788490272824 / libro digital
Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoen gauzatzea; alabaina, amoranteak bertan behera utzita eta zorrak itota, bere burua artsenikoz pozoituko du emakume etsiak. Literatura errealistaren abiapuntu gorentzat ere jotzen da, eta ez bakarrik erromantizismoaren trikimailuak irrigarri uzteagatik: garaiko Frantziako landa eta hiri txikietako bizimoduaren erakusle bikaina eskaintzen du, baita bertako burgesiaren erretratu gordina ere, bere hipokrisia eta itxurakeria guztian. Edonola ere, maisulan handi bat da Flaubertek utzi ziguna, denboraren eta espazioaren mugak gainditurik irakurleen arreta pizten jarraitzen duena, giza jokabide eta makurkeriez eskaintzen duen ezagutza finagatik bezainbat hizkuntzaren eta estiloaren menderatze apartagatik.
  • Autores: ,
  • Editorial: Elkar
  • ISBN: 9788490272824
  • EAN: 9788490272824
  • Año: 2014
  • Formato: EPUB
  • DRM: DRM de Adobe
  • NO Permite hacer una copia en papel de una parte del libro
    NO Permite hacer una copia digital de una parte del libro
    Permite compartir a través de múltiples dispositivos: hasta 0

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.