Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak

9788490277720 / libro digital
Kezka existentzialez jositako idazle gazte batek etsi du bere introspekzio filosofikoek sobera urrundu dutela bere lagun hurkoengandik, eta erabakitzen du bizitza berri bat hastea Kretan, hango natura idor eta jende xumearen artean. Kretarako ontzia hartzera doanean, agure bat hurbiltzen zaio eta eskatzen dio eraman dezala berarekin. Alexis Zorba da, munduko plazer guztiak gozatzeko desioz erretako mazedoniar kankailua. Topaketa horrekin hasten da literatura unibertsaleko abentura hunkigarri eta ikaskizun gogoangarriz beteenetako bat, bi figura arketipikori buruzko istorio zurrunbilotsu, salbai, gozatsu eta ahaztezina. Mundua bizi eta ulertzeko bi manera ageri zaizkigu elkarrekin talkan bi protagonisten arteko hizketa mamitsu eta eztabaida suharretan, eta, haien solasetan txirikordatuak, daitezkeen gogoeta baliotsuenak gizakiaren bizitzan munta duten gai eternoei buruz: maitasuna, heriotza, aberria, askatasuna, Jainkoa Gizakiaren ezintasun eta nahikari eternalen hariaz jositako kontakizun gatibagarria, anil koloreko Kretako itsaso gozoaren abaroan antzeztua, betirautezko hitzez margotua, eta lehen aldiz euskarara ekarria irakurle euskaldunaren gozamenerako.
  • Autores: ,
  • Editorial: Elkar
  • ISBN: 9788490277720
  • EAN: 9788490277720
  • Año: 2017
  • Formato: EPUB
  • DRM: DRM de Adobe
  • NO Permite hacer una copia en papel de una parte del libro
    NO Permite hacer una copia digital de una parte del libro
    Permite compartir a través de múltiples dispositivos: hasta 0

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.