GAUZAK HORRELA (ERE) IZAN ZIREN. ELA 1976-2006

GAUZAK HORRELA (ERE) IZAN ZIREN. ELA 1976-2006

978-84-7681-896-1 / 9788476818961
Ezustekoa eman du azken urteetako ELAk: sindikatu neurritsuaren jokabide oldarkorrak, erakunde estatutu-zalearen indarreko markoaren ukoak, edota solaskidetza instituzionaletik kontraboterearen lubakietara egindako jauziak harritu egin ditu ELA ondo ezagutzen zutela uste zutenak ere. Itxuraldaketa hori gidatu duen logika azaltzen digu ELAren ibilbidea barrutik bizi izan duen German Kortabarriak.

ELAren barne-prozesuaz gain, tarte zabala hartzen dute liburuan beste gai askok, hala nola LABekiko harremanak, gobernu eta alderdiekin izandako gorabeherek, ETAren esku-hartzeen eraginak, Gernikako ekitaldiak, Lizarra-Garazik, Loiolako prozesuak eta Ibarretxe planak. Kontuak «ahalik eta zintzoen» jasotzen saiatu dela dio egileak, «datuen makuluetan bermatuz memoriaren zalantza eta amarruak».

ELAren ibilbidearen eta, zeharka bada ere, une politiko garrantzitsuen lekukotasuna duzu, bada, liburu hau.
  • Envío en 3 días
  • Autor:
  • Editorial: PAMIELA EDITORIAL
  • ISBN: 978-84-7681-896-1
  • EAN: 9788476818961
  • Año: 2015
  • Colección: SAIO ETA TESTIGANTZA
  • Nº páginas: 480
  • Encuadernación: Rústica
  • No todos los libros están en existencias en la librería. Y algunos (pocos) no están en ventas. Antes de venir confirme su disponibilidad y venalidad.

 Aviso legal - Política Privacidad - Política de cookies - Condiciones generales de compra - Desistimiento
© 2024 Todos los derechos reservados.